JMGB (2021). LOMLOE legea vs konpetentzia ekosoziala.

NBEko idazkari nagusia zela esan zuen esaldi hori COP 15 goi-bileran, Kopenhagen. Aipua kasik zinematografikoa da: auto bat ekartzen digu gogora bat- -batean (modernitatearen ikurra), Thelma eta Louis amildegirantz zeramatzan Ford Thunderbird autoaren tankerakoa. Hiperkontsumismoaren presioak azeleragailua sakatzeari uztea eragozten digu, eta bideak amildegiaren ertzerantz garamatza, kolapsorantz.

Giza jardueraren adierazleak eta jarduera horrek Lur sisteman eragindako inpaktuaren adierazleak gora egin dute pixkanaka eta etengabe joan den mendearen erdira arte. Inoiz ez bezala egin zuen gora masakontsumoak (ELGEko herrialdeetan), hazkunde demografikoak, hazkunde ekonomikoak eta herrien urbanizazioak, eta, horren ondorioz, 1950. urteaz geroztik sekulako bizkortzea gertatu zen, abiadura izugarri areagotu zen, Ban Ki Moonek aipatutako amildegirantz garamatzana. Urte hori aro berri baten mugarria da: antropozenoa. Estratu geologikoetan aztarna uzten duten giza jarduera industrialaren ebidentziek, hondakinek eta ondorioek eragindako lehenbiziko periodo geologikoa.

Historiaren egungo une honetan, askotariko eta elkarri lotutako larrialdien testuinguru batean, materiala urritzen ari den eta osasun-larrialdiko egoeran gauden honetan, azken batean, krisi ekologiko eta sozial globala eta krisi zibilizatorioa bizi dugun garaiotan, bidegurutze izugarri baten aurrean gaude. Erabakiak hartu behar dira: zer-nolako etorkizuna nahi dugun eta nola eraiki nahi dugun etorkizun hori, zer oinarriren gainean sortuko dugun beste gizarte-mota bidezkoago eta sozialki ekitatiboago bat, eta zer jarduerari ekingo diogun biosferaren zikloekin bat datorrena.

(…)

– – – – –

Gutiérrez Bastida, J.M. (2021). LOMLOE legea vs konpetentzia ekosoziala. Eskola publikoa, 52. Steilas.

(en castellano)

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s