Agirreazkuenaga (2020). Tokiko erantzuna arazo globalari. Iraunkortasunerako hezkuntza: kudeaketa eta ezarpena eragile gakoen ikuspegitik Euskal Autonomia Erkidegoan.

(…) Tesi hau artikuluen bildumaren bidez egin da. Artikuluek aztertu dute Iraunkortasuna eta Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzeko bidean, iraunkortasunerako hezkuntzak izan dezakeen balioa, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) iraunkortasunerako hezkuntzari buruzko ekimenetan oinarritzen den kasu ikerketen bidez. Horretarako kasu bezala ikertu dugu EAEko 5 hezkuntza zentrutan iraunkortasunerako biderako aldaketan, hezkuntza arloan eragile gakoen ikuspegitik: irakasleak, ikasleak eta administrazioa. Eskola Agenda 21 a lanzen duten zentruak ditugu erreferentzia gisa eta abiapuntu, adminiztraziotik lantzen duen Ingurugela lantaldea eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako hezkuntza zentruetan aurrera eramaten diren ekintzak oinarritzat izanik.

 Beraz, eragileen ikuspegiaz gain, EAEko administraren ikuspegitik ere garatzen da ikerketa. Lau artikulotan banatzen dira ekarpen nagusinak. Lehenengoak maila kontzeptualean ingurumen eta iraunkortasunerako hezkuntzaren arloko azterketa egiten du, proposamen bat planteatuz. Bigarren eta hirugarren lanek irakaslegoaren eta ikaslegoaren ikuspuntua aztertzen dute, ingurumen eta iraunkortasunarekiko, haien hezkuntza zentruko kontextuan (eskola Agenda 21eko esperientziaz abiaturik). Eta laugarren artikuloa administrazioak, Ingurugela zentroek, iraunkortasunaren hezkuntza eta beraz Agenda 21 programa ebaluatzeko erabiltzen diren tresnen inguruko ikerketa da. Tresna horiek aztergai izanik, iraunkortasunerako hezkuntzaren inguruan jorratzen den idea aztertzen da.

Ikerketaren testuinguru globala da gaur egun bizi dugun ingurumen-krisia, planetaren (eta bertako biztanleen) biziraupena mehatxatzen duena. Ekonomiak eta ekoizpensistemak ingurumen krisialdiari eragiten dio, eta hau kalte orokorrago baten sintoma da; krisia gizadiaren bizi-ingurunea suntsitzen duen sistema sozioekonomiko batek elikatu baitu. Gaur egun badakigu klima-aldaketak krisi humanitario asko bizkortzen dituela: hondamendi naturalak gertatzeko joera handiagotu du, lehorteek goseteak eragiten dituzte eta baliabide naturalengatik gatazkak sortzen dira. (…)

(…) Nazioarteko testuinguru horretan, 1990ean lehen Ingurugiroarekiko Irakasbideen Hezkuntza eta Ikerketarako Ikastegiak (CEIDA) sortu ziren EAEn, zeinek aurrerago izena aldatu zuten eta Ingurugela deitzera pasatu ziren. Zentro hauek Ingurugiro Heziketarentzako laguntza zentroak dira, irakaslego ez-unibertsitarioari zuzenduak batez ere, Eusko Jaurlaritzako Heziketa, Unibertsitate eta Ikerkuntza Sailaren eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren artean sinatutako hitzarmen baten bidez sortuak (Eusko Jaurlaritza, 1989). Ingurugeletan Eskolako Agenda 21 programa eta ikerkuntza proiektuak lantzen dira besteak beste.

Lehendabizi, 3 hilabetez lan praktikoa burutu dugu EAEko ingurugiro eta iraunkortasunerako hezkuntzan lan egiten duen administrazio publikoko bulegoetako batean, Bilboko Ingurugela bulegoan hain zuzen ere. Beraz, ‘informatzaile gakoak’ bezala identifikatzen ditugun pertsonen esperientziarekin batera definitu dugu ikerketa honen bidea.

 Maila teorikoan gaian murgildu ahala, eta kasu zehatzak ezagututa, zenbait kezka agertu zaizkigu. Dokumentuak eta ikerketa lanak, nazioarteko esparruetan eta tokiko experientziak ezagutu ahal izan ditugu. Baina, zein da egunerokoan gai honetan lan egiten duten pertsonen iritzia? Azken 15 urteotan esperientzia eta joera ugari bildu dira eta ikertzaileari sortzen zaion galdera da. Galdera hau Ingurugelako aholkulari eta langileen interesekoa da baita. Izan ere, ‘ebaluazioa’ da lan honen parte, eta ikerketaren testuinguruan (EAEko ingurumen eta iraunkortasunerako proiektuentan) daukaten hutsunerik handienetakoa. Beraz ‘behar’ hau identifikatuta ikerketaren norabidea zehaztuz joan ginen.

Honekin batera, bestelako galderak agertu zaizkigu, hala nola, nortzuk dira mundu iraunkor baterako aldaketa eragin ahal duten eragileak, bereziki hezkuntza formalaren alorrean? Gazteria eta oraingo ikasleak dira etorkizuneko aldaketa agenteak. Ikasleen ikuspegia eta iritzia ezagutzea nahitaezkoa da iraunkortasunerako hezkuntza programa arrakastatsu baterako. (…)

– – – – –

Agirreazkuenaga Onaindia, L. (2020). Tokiko erantzuna arazo globalari. Iraunkortasunerako hezkuntza: kudeaketa eta ezarpena eragile gakoen ikuspegitik euskal autonomia erkidegoan [Doktorego-tesia]. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU).

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s