LOMLOE legea vs konpetentzia ekosoziala

(…) Berebiziko garrantzia du jabetzeak behar bezala funtzionatzen duen biosferarik gabe ezin dela gizarterik egon, eta gizarterik gabe ez dagoela funtzio sozialik, zaintzak edo ekonomia barne. Horretaz jabetzeko ezinbestekoa da pentsamendu holistikoa, sistemikoa eta diziplina anitzekoa, aztertu eta kudeatuko badugu bizi garen munduaren konplexutasun kausala. Hortaz, erabat premiazkoa da ikuspegi ekosozial berri bat aplikatzea, elkar ulertzeko eta planetako izakiekin dugun harremana ulertzeko modu berri bat, ongizatea ulertzeko modu berritua: zibilizazio ekosoziala, oinarri izango dituena giza hazkundea batetik, eta planeta mugatu batean askatasunaren, nahikotasunaren eta erantzukizunaren artean dagoen oreka hauskorrari buruzko ikaskuntza bestetik. Zibilizazio bat, zeinak ahotan erabiliko baititu, besteak beste, honako hauek: aberastasuna banatu, desberdintasunak desagerrarazi, ekitatea sortu, biodibertsitatea zaindu eta areagotu, ekonomia deskarbonizatu, kontsumoa murriztu, justizia sozialean hazi, giza harremanak, elkartasuna, sexualitatea, zaintzak, etab.

Ikuspegi ekosozialak berekin dakar ongizate psikologikoa maximizatzea eta harmonia zein gizartekohesioa sustatzea. Arazo sozialei eta ekologikoei irtenbidea ematea du xede, eta horrezaz gain, pertsonei zoriontsuago izaten laguntzea, inor atzean utzi gabe. Horretarako, aparteko garrantzia ematen die giza harremanei, eta giza jarduerari buruzko gogoeta ororen erdigunean bizitza jartzen du, eta oinarrizko bi printzipio hauek aitortzen ditu: gizakiak guztiz elkarren mendekoak eta ekomendekoak gara.

 Etorkizunari itxaropenez begiratzeko, ekoherritartasuna eraiki behar dugu, xede izango duena ongizate ekologikoa eta soziala modu integralean lortzea, kritikoa izango dena munduari eragiten dioten gaien inguruan eta gizartean jarrera jakin bat izango duena. Lucie Sauvé quebectarrak esaten duenarekin bat, “hemen elkarrekin bizitzen” jakiteko. Eta hori eraiki ahal izateko, ikuspegi horretan prestatutako pertsonak behar dira. Eta egungo hezkuntzak ez du balio; jakina, hezkuntzan ere trantsizioa behar dugu.(…)

– – – – –

Gutiérrez Bastida, J.M. (2021). LOMLOE legea vs konpetentzia ekosoziala. Eskola publikoa, 52, 37-41.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s