
Kasu honetan, Yayoren ideiak euskaraz irakurtzeko aukera daukagu Argia aldizkariaren eta Danele Sarriugarteren eskutik.
Besteak beste, zera adierazten du: «Esan bezala, hezkuntzarekin hasi ginen, baina gaur egun trantsizio ekosozialak bideratzen laguntzen dugu, ikuspegi feministarekin. Aholkularitza-, ikerketa-, prestakuntza- eta bidelagun-zerbitzuak eskaintzen ditugu, arlo horretan proiektuak abiatzeko edo garatzeko. Halaber, agroekologiarekin lotutako proiektuak ere lantzen ditugu, esate baterako elikadura agroekologikoa txertatzea eskolako jangeletan».
Duela bi urte entzun nuen lehen aldiz Yayo Herreroren hitzaldi bat, Feministaldia jaialdian, eta orduz geroztik ezin izan ditut burutik kendu haren galdera eta hausnarketa zorrotzak. Ingeniaria, antropologoa eta irakaslea da Herrero, eta ekofeminismoa du borrokarako esparru. Badaki hainbat dimentsioko krisi baten aurrean gaudela gizarte moduan, eta horregatik aldarrikatzen ditu eguneroko utopiak.
– – – – –
Sarriugarte, D. (2022ko uztailaren 24a). Yayo Herrero. Gordin bezain itxaropentsu. Argia.

