#AgurIngurugelaAgur
Ekainean, ezki usaina dago Bilbon, ezki-lorearen usaina. Haurtzarotik nire oroimenean dagoen usaina da. Usain gozoa, arina eta erakargarria da, nire urtebetetzearen hurbiltasunarekin eta ikasturte amaierarekin lotuta zegoena. Udak oporretan deskubritzeko gauzak eta gozatzeko abenturak iragartzen zituen beti. Pertsonalki usain positiboa izan da beti, burua eta sentimenduak bustitzen dituena. Aurten, usain denboraldia laburragoa izan da, eta ez hain bizia. Auskalo zergatik. Horrek, nire lantokiaren inguruko gertaerekin batera, sentsazio gazi-gozoa sortarazi dit. Aldaketa ugari. Alde batetik, 64 urte betetzearekin batera jubilazioa hartzeko ilusioa nuen. Bestetik, Ingurugelaren itxierarekin sumintzen nintzen. Gogorarazi nahi dut Emilio Lledó filosofo eta hezkuntzan erreferentzia denak ohartarazten zigula zer … Continúa leyendo #AgurIngurugelaAgur
