JMGB (2021). LOMLOE legea vs konpetentzia ekosoziala.

NBEko idazkari nagusia zela esan zuen esaldi hori COP 15 goi-bileran, Kopenhagen. Aipua kasik zinematografikoa da: auto bat ekartzen digu gogora bat- -batean (modernitatearen ikurra), Thelma eta Louis amildegirantz zeramatzan Ford Thunderbird autoaren tankerakoa. Hiperkontsumismoaren presioak azeleragailua sakatzeari uztea eragozten digu, eta bideak amildegiaren ertzerantz garamatza, kolapsorantz. Giza jardueraren adierazleak eta jarduera horrek Lur sisteman eragindako inpaktuaren adierazleak gora egin dute pixkanaka eta etengabe joan den mendearen erdira arte. Inoiz ez bezala egin zuen gora masakontsumoak (ELGEko herrialdeetan), hazkunde demografikoak, hazkunde ekonomikoak eta herrien urbanizazioak, eta, horren ondorioz, 1950. urteaz geroztik sekulako bizkortzea gertatu zen, abiadura izugarri areagotu zen, Ban … Continúa leyendo JMGB (2021). LOMLOE legea vs konpetentzia ekosoziala.

LOMLOE legea vs konpetentzia ekosoziala

(…) Berebiziko garrantzia du jabetzeak behar bezala funtzionatzen duen biosferarik gabe ezin dela gizarterik egon, eta gizarterik gabe ez dagoela funtzio sozialik, zaintzak edo ekonomia barne. Horretaz jabetzeko ezinbestekoa da pentsamendu holistikoa, sistemikoa eta diziplina anitzekoa, aztertu eta kudeatuko badugu bizi garen munduaren konplexutasun kausala. Hortaz, erabat premiazkoa da ikuspegi ekosozial berri bat aplikatzea, elkar ulertzeko eta planetako izakiekin dugun harremana ulertzeko modu berri bat, ongizatea ulertzeko modu berritua: zibilizazio ekosoziala, oinarri izango dituena giza hazkundea batetik, eta planeta mugatu batean askatasunaren, nahikotasunaren eta erantzukizunaren artean dagoen oreka hauskorrari buruzko ikaskuntza bestetik. Zibilizazio bat, zeinak ahotan erabiliko baititu, besteak beste, … Continúa leyendo LOMLOE legea vs konpetentzia ekosoziala